Nafarroako 32 gaztek lehen sektorean barneratzeko ikastaroa amaitu dute

Nafarroako Gobernuaren lehentasuna da lehen sektorean belaunaldi erreleboa bermatzea

Nafarroako 2014-2020 Landa Garapenerako Planaren barruan laguntzak lortzeko eskakizunetako bat sektorean barneratzeko gaitasuna ematen duen ikastaro bat burutzea zen. Aurten, 32 izan dira aipatu ikastaroa amaitu duten nekazari eta abeltzain gazteak. Horietatik, 24 gizonezkoak izan dira eta beste zortziak, emakumeak. Gazte horiek Nafarroan diren nekazaritzako 26 ustiategi eta abeltzaintzako 6 ustiategi kudeatuko dituzte.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek azaldu duenez, Gobernuaren lehentasuna da lehen sektorea sustatzea eta belaunaldi erreleboa bermatzea. Horretarako, sektorean arituko diren gazteek beharrezkoa den trebakuntza izatea funtsezkotzat jo du. Nafarroak 3,5 milioi euro bideratuko ditu lehen sektoreko gazteen lana sustatzera.

Azken urteetan 2.000 gazte inguru izan dira ikastaro hori burutu duten gazteak.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.