MATXISMOA, INDARKERIA EDO SEXISMOA. Espainiako Kontrazepzio Elkarteko adituek ikastetxe eta institutuetan ikastaro eta hitzaldi gutxi daudela kritikatu dute, eta gaineratu dute horrela bakarrik saihestu daitezkeela etorkizunean matxismo, indarkeria edo sexismo egoera gehienak.

Internet eta lagunak dira Estatuko 16 eta 25 urte bitarteko gazteen artean sexualitateari buruzko prestakuntza edo formakuntza iturri nagusiak. Hori da, behintzat, Espainiako Kontrazepzio Elkarteak (SEC) gazte espainiarren artean egin duen Sexu Osasunari eta Kontrazepzioari buruzko Inkesta Nazionalaren ondorioetako bat.

Aurtengo uztailean 1.200 gazteri egindako inkesta batean oinarrituta egin den txostenaren arabera, gazteen % 47,8rentzat Internet da sexu-gaiei buruzko informazio-iturririk egokiena; aldiz,% 45,5ak adierazi du bere lehen informazio-iturria lagunak direla, irakasleen (% 28), amaren (% 23,1) edo aitaren (% 12,4) aurretik.

Mutilen kasuan, Internet da informazio iturri nagusia (% 50,7) eta emakumeen kasuan, berriz,  lagunez gehiago fidatzen dira (% 46,9). Bi kasuetan, ordea, gazteei sexuari buruz hitz egiteko aitak baino konfiantza handiagoa ematen die amak.

Inkestatuen % 68,5ak uste du sexualitateari buruz jaso duten prestakuntza “ez dela nahikoa”. Uste hori nabarmengagoa da nesken artean (%74,5).

Inkestatuen % 68,5ak uste du sexualitateari buruz jaso duten prestakuntza “ez dela nahikoa”. Uste hori nabarmengagoa da nesken artean (%74,5) mutilen artean baino

Inkestan parte-hartu duten gazteen % 72k sexualitateari buruzko prestakuntza espezifikoa eta arautua jaso duela adierazi duen arren, Espainiako Kontrazepzio Elkarteko adituek ikastetxe eta institutuetan ikastaro eta hitzaldi gutxi daudela kritikatu dute, eta gaineratu dute horrela bakarrik saihestu daitezkeela etorkizunean matxismo, indarkeria edo sexismo egoera gehienak.

Ildo horretan, inkestatuek aitortu dute orientazio-zentroetako profesionalek (% 34,5) eta irakasleek (% 27,5) izan beharko luketela lehen informazio-iturriak, eta ez Internet eta lagunak, orain arte gertatzen den bezala.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.