Euskal gazteriak ez du alokairua gustuko
@ Leszek Glasner

Gazteen Euskal Behatokiak egindako “Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin 2019” txostenean jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 18 eta 34 urte bitarteko biztanleriaren % 36 emantzipatuta zegoen. Horietatik, erdia baino gehiago (% 50,2) jabetzan bizi ziren, % 46,6 alokairuan, eta gainerako % 3,3, berriz, utzitako etxebizitzetan.

Oro har, alokairuan bizitzearen inguruan euskal gazteek duten asebetetze-maila ez da oso altua: % 53,4k  oso edo nahiko gustura dagoela dio, baina beste % 46,4k asebetetze-maila baxua edo oso baxua dela dio. Kopuru horiek ez dira harritzekoak; izan ere,  alokairuan dauden gazteen bi herenak dio horrela bizi direla erosteko diru-sarrera nahikorik eta egonkorrik ez dutelako, eta % 13,5ek dio aldi baterako irtenbidea dela erosteko aukera izan arte.

Batez beste, EAEko gazteek 615 euro ordaintzen dute, hilean, alokairuan. Gehienek, hilean 451 euro eta 750 euro arteko errentak ordaintzen dituzte. Hilean  450 euro baino gutxiago ordaintzen dutenak % 14,3 dira, eta 750 euro baino gehiago % 15,9. 

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.