Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatura Lehiaketaren deialdia egin du

Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatura Lehiaketaren XXXI. edizioa deitu du. Deitutako modalitateak poesia eta narrazio laburrak dira, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Aurten, 6.800 euro banatuko dira saritan. Gainera, irabazle suertatzen diren lanak www.letrajoven.com eta www.letragaztea.com web guneetan argitaratuko dira. Lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea, 30).

Lehiaketan parte har dezakete Iruñean bizi diren edo ikasten duten gazteek, baldin eta 14 urte beteak badituzte edo lanak aurkezteko epea bukatzen den egunean 19 urte baino gutxiago badituzte. Lehiaketa bi atal nagusitan banatuta dago. Lehena 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bigarrena, berriz, 17 eta 18 urte bitartekoei. Irabazleek 300 euroko saria jasoko dute, bigarrenek 200 eurokoa eta hirugarrenek 150 eurokoa.

Aurtengoa lehiaketaren 31. edizioa izango da. Urte hauetan guztietan 3.800 lan inguru aurkeztu dira. Pasa den urteko edizioan, adibidez, 120 lan aurkeztu ziren, 50 poema eta 70 narrazio labur.

Lehiaketaren oinarriak eta argibide guztiak www.letrajoven.com eta www.letragaztea.com web guneetan ikus daitezke.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.