Aplikazio berria Gasteizen taxia eskatzeko

RadioTaxik azaldu duenez, aplikazio berriaren ezarpenak erabiltzaile gazteen eskaera bati erantzuten dio.

Radio Taxi Gasteizek Arabako hiriburuan taxiak eskatzea ahalbidetuko duen aplikazio berri bat aurkeztu du. Aplikazioa bertako Taxicoin startup-ak garatu du eta taxia oso modu errazean eskatzeko aukeraz gain, bestelako abantailak ere baditu, hala nola, aldez aurretik bidaiagatik zenbat ordaindu beharko dugun jakiteko aukera edo ibilgailua aukeratzea.

RadioTaxik azaldu duenez, aplikazio berriaren ezarpenak erabiltzaile gazteen eskaera bati erantzuten dio. Zerbitzu berriari esker erabiltzaileek diruz, txartelarekin aplikazioaren bidez edo kriptotxanponekin ordaindu ahal dute.

Aplikazio martxan gaur bertan jarriko da martxan, martxoak 14, eta beste udalerrietara zabaltzea espero da.

Aplikazioaren bidez erabiltzaileek ahal dute:

  • Taxi bat eskatu.
  • Kotxea aukeratu: eserleku kopurua, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailua, auto elektrikoa…
  • Modu ezberdinetan ordaindu.
  • Dagoeneko ezaguna den taxiko profesional bat etortzeko eskatu (Radiotaxik beste bat eslei diezazukeen arren)
  • Zerbitzuaren ostean gidaria eta bidaiaria baloratu
  • Gidariak bere profila pertsonalizatu ahal du hizkuntzak, esperientzia eta bestelako informazioa gehitzeko.