AEBetan eta Europan Apple ikertzeko aukera aztertzen ari dira balizko monopolioa dela eta. Honen guztiaren atzean eduki editoreen kexak daude, hauek ez baitute Applek edukiak banatzeko sistema onartzen. Momentuz, sistma hau denbora laburrez izan da martxan eta epaileek zelan garatzen den ikusi behar dute monopolioa den ala ez erabakitzeko. Jakina den bezala, Applek bere eduki guztiak iTunes aplikazioaren bidez banatzen ditu. Editore guztiek bide hau jarraitu behar dute eta sagarraren konpainiak operazio bakoitzaren %30a jasotzen du. Aipatu aplikaziotik kanpo ezin dira Applek ekoiztutako produktuentzat edukirik banatu, eta ondorioz, monopoliotzat har daiteke funtzionemendu hau.