PS3ren banaketa Europan geldirik

Holandako epaitegi batek PS3ren banaketa Europan geldiarazi du datozen 10 egunetarako. Epaitegi honek LG konpainiak Blu-Ray sistemaren patenteen gaineko arau-hauste batengatik Sonyren kontra jarritako salaketa onartu du. Momentuz, Austrian eta Europatik at ekoizten diren PS3 kontsola guztiak aduanetan geldiarazteko agindua dute Europako polizia guztiek.

Momentuz agindua 10 egunetarako da, baina epaileak hau luzatzea erabakiko balu, zaila izango da dendetan PS3 gehiago aurkitzea, izan ere, zenbait kalkuluen arabera dendetan bizpahiru astetarako stock-a bakarrik dago. Erabaki honek arriskuan jar dezake Sony konpainia, LGk jada ekoiztutako kontsolak suntsitzea edota saldutako kontsola bakoitzeko diru kopuru bat eska baitezake.

 

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.