Barakaldoko Eskulturen Plaza eta Herriko Plaza aire zabaleko eszenatoki bihurtuko dira uztailaren 14tik 20ra bitartean, Rataplan kale-antzerkiaren jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Karmenak jaiekin bat egiten duen ekitaldi honek, adin guztiei zuzendutako doako zortzi antzerki proposamen aurkeztuko ditu.
Jaialdia uztailaren 14an hasiko da Ganso & Cia-ren “¡Welcome & Sorry” lanarekin. Arratsalde horretan bertan, “Electromotores” izeneko ikuskizun ibiltaria egingo da 20:30ean, Bide Oneratik abiatu eta Herriko Plazara iritsiko da rock eta jai txaranga konbinatuz.
Uztailaren 15ean, astelehena, Eskulturen Plazan Maite Guevararen “Susto” obra izango da, 22:00etan. Bertan, lau komediantek beldurrezko gaztelu bateko langileak direla simulatzen dute. Hilaren 16an, Rojo Telónen “Transir” ikuskizuna izango da, 19:30ean, eraldaketa, aldaketa, bizitza eta heriotza bezalako gaiak aztertzen dituen ikuskizuna.
Asteazkenean, hilak 17, Eskulturen Plazan ere, Pikor Teatroren “Ellas Bailan Solas” aurkeztuko da 19:30ean. Gurpildun aulki automatikoetan dauden bi adineko dira protagonistak. Ostegunean, hilak 18, Circ Vermutek “Ni Pies ni Cabeza” eskainiko du 19:30ean, grabitateari desafio egin eta ikusleen irudimenarekin jolasten duen ikuskizuna.
Uztailaren 19an, ostirala, Always Drinking Marching Bandek “La Calle es Nuestra” lana eskainiko du 19:30etan, munduan zehar ibili den ikuskizuna, kalitate handiko musika eta gag surrealistak uztartuz.
Azkenik, uztailaren 20an, larunbata, Spasmo Teatroren “Mas Mix” antzezlanarekin itxiko da jaialdia.