Datorren ekainaren 5ean zabalik da Aste Nagusiko “Bertako Metal, Pop Rocka” erakustaldiaren XXXV. edizioan izena emateko epea. Erakustaldia ezinbesteko hitzordua da Bizkaiko musikarientzat, orain ospetsu diren talde askorentzat bere tranpolina izan baita.
Lehenengo edizioa 1985. urtean ospatu zen. Ordutik hona 500 talde eta bakarlari baino gehiagok parte hartu dute eta horietako asko erreferente bilakatu dira musika munduan, hala nola, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon edo Zea Mays.
‘Bertako Metal, Pop Rocka’ kalitatezko musikarako plataforma aproposa da, etorkizun oparoko gazteen talentua zabaltzen laguntzen du eta sortzen ari diren artista eta taldeen proposamenak eskaintzen dizkie ikus-entzuleei jaietan, doan.
Izen-emateak bakarrik udalaren webgunearen bidez egin daitezke. Bakarrik parte hartu ahal izango dute Bizkaian erroldatuta dauden musikariek. Taldeen kasuan, nahiko da taldekide bakar bat Bizkaian erroldatuta egotea.
Erakustaldian Metal, Pop eta Rock-aren barruan sartzen diren estilo guztiak onartzen dira. Kazetariek eta musika-kritikariek osatuko duten epaimahaiak 16 finalista aukeratuko ditu eta bereziki kontuan hartuko dira emakumeek egindako lanak eta euskaraz egindako lanak.