Euskara ikasteko laguntzak Barakaldon

Udalak ikastaroaren kostuaren % 100 diruz lagunduko du.

Euskara ikasi nahi duten Barakaldoko herritarrek euskara doan ikasi ahal izango dute Udalak jarritako baldintzak betez gero. Azken urteetan Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko doakotasunaren aldeko politika garatu du eta HABEk euskararen ikaskuntzaren doakotasuna bermatzen du B2 mailara arte.

Barakaldoko Udalak urrats bat gehiago eman du eta doakotasuna maila guztietara zabaltzeaz gain, laguntza jasotzeko baldintzak malgutu ditu. Horrela, baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek jasoko dute: orain arte zehaztutako diru-sarreren baremoa, gutxienez urtebetez jarraian udalerrian erroldatuta egotea eta % 70eko gutxieneko asistentzia eskoletan. Udalak ikastaroaren kostuaren % 100 diruz lagunduko du. Gainera, laguntza horiek bateragarriak dira HABEk ematen dituen laguntzekin.