Bilboko Magia Topaketaren 20. urteurrena

Maiatzaren 3tik 26ra bitartean hamaika ekitaldi izango dira Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan

Bilboko Udalak antolatuta, maiatzaren 3tik aurrera ‘Magia Topaketak’ magia-topaketen 20. edizioa ospatuko da Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan. Guztira hamaika izango dira programatutako ikuskizunak eta, edizio berezia denez, aurreko edizioetako ikuskizunak jasotzen dituen argazki-erakusketa bat ere programatu da. Erakusketa maiatzaren 4tik 31ra bitartean ikusi ahal izango da Otxarkoagako Udal Zentroan.

Programazioa

Aurtengo programazioari hasiera emateko, maiatzaren 3an, Xabi Linazasoro, Tor-Txoborro, Marsel, Eriz, Asier Kidam eta Imanol Ituiño magoek ‘Euskal Magoak on stage’ izenburuko ikuskizuna eskainiko dute Otxarkoagako Udal Zentroan 19:00etatik aurrera, euskaraz. Lehenengo bi asteetako ikuskizun guztiak bertan izango dira.

Maiatzaren 4an, ‘Munduko izarrak’ izeneko ikuskizuna eskainiko dute, gaztelaniaz, Murphy, Gisell, Arkadio eta Solange Kardinaly magoek.

Maiatzaren 9an, Enrique Echezarrak eta David Blancok ‘Magos y psíquicos. La frontera entre lo paranormal y el ilusionismo’ izenburuko hitzaldi-ikuskizuna eskainiko dute. Bertan, hizlariek paranormalaren eta ilusionismoaren arteko mugari buruz hausnartuko dute.

Maiatzaren 10ean, 19:30etatik aurrera, Mago Jaquek ‘Puro imposible’ izeneko ikuskizuna eskainiko du, gaztelaniaz.

Maiatzaren 14an, Imanol Ituiño magoak ‘Magia Parrastan’ ikuskizuna eskainiko du, euskaraz, 18:00etatik aurrera, Otxarkoagako Udal Liburutegiarekin elkarlanean.

Maiatzaren 24tik 26ra bitarteko asteburuan kaleko ikuskizunak izango dira protagonista. Kasu horretan, magia-ikuskizunak Txurdinagako Garai Lorategiak plazan izango dira. Horietako lehenengoa, maiatzaren 24an, Hodei magoak euskaraz eskainiko duen ‘Wonder’ ikuskizuna izango da.

Maiatzaren 25ean hiru dira programatutako hitzorduak. 13:00etan Mad Martinek ‘Chán-Tun, el mago argen-chino’ izeneko umore-ikuskizuna eskainiko du. 18:30etan, Jon Zabal mentalistaren ‘Nexo. Kabaret psikikoa’ ikuskizunarentxanda izango da. Eta egunari amaiera emateko, 21:30etatik aurrera, Mago Tetok ‘Rock ‘N’ Magic’ izaneko ikuskizuna eskainiko du.

Aurtengo edizioari amaiera emateko, maiatzaren 26an, Yurgen et Florette bikote frantziarrak ‘Enchanté’ izeneko ikuskizuna eskainiko dute.

Argazkia: Imanol Ituiño | Magia Parrastan