Bueltan da Sanfeminetako Gazte Eremua

Foruen plazak Sanferminetako Gazte Eremua hartuko du aurten. Uztailaren 7tik 14ra bitartean, eremu horrek berariaz 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduerak hartuko ditu. Bertan programatuko diren jarduerak berariaz programatuta daude jaiez gozatzeko dinamikak sortzen dituzten aisialdirako alternatiba bat eskaintzeko, ikuspegi sozializatzaile prebentibo eta hezitzailearekin.

2019. urteaz geroztik ez da Gazte Eremurik izan Iruñeko Jaietan. Urte horretan 2.500 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten bertan antolatutako jardueretan. Ekimen horrekin, Iruñeko Udalak eskaintza orokorra adin-tarte horren behar eta ezaugarriekin bat datozen jarduerekin osatu nahi du. Gazte Eremua uztailaren 7tik 14ra egongo da martxan, 19:00etatik 22:45era, eta doako jarduera ugari eskainiko ditu: emanaldiak, tailerrak, masterclass-eak eta puzgarriak.

San Ferminetan

Bocabeats Comedia bikote bilbotarrak izango du eremua estreinatzeko ardura uztailaren 7an. Stand up Comedy formatuan, beatbox bidez egindako inprobisazio show bat eta parodia musikalak eskainiko ditu. Teknika horretan, interpreteak ahotsarekin imitatzen ditu musika-tresnen soinuak eta erritmoak.

Itxierarako, berriz, uztailaren 14an, alkoholik gabeko koktel-dastaketa bat egingo da. Horrez gain, ur-jokoak eta Nakama Planet taldearen eta Ramón Mirabet katalanaren emanaldiak ere izango dira.

Bi egun horien artean, Foruen plazak puzgarri-sorta zabala hartuko du, programazioko adin-zerrendarako aukeratutako elementuekin. Gainera, 7an eta 10ean aparraren jai bi programatuta daude eta 14an, ur-jokoak irristagarri puzgarriekin.

Arratsaldeetan hainbat tailer antolatuko dira eta horietan, besteak beste, osasuna eta harreman afektibo-sexualak, pertsonen arteko lankidetza edo sormena bezalako gaiak jorratuko dira.