Dazz Jazz Jaialdiak bere zortzigarren edizioa beteko du aurten urriaren 18tik 22ra bitartean Vital Fundazioa Kulturunean. Dazz Jazz Elkarteak antolatuta eta Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak babestuta, jaialdia urriaren 18an hasiko da Joyce Elaine Yuille eta Elio Coppola Triorekin. Urriaren 19an Tony Tixier Trioren txanda izango da eta urriaren 20an Francesco Cinigliok jarriko du erritmoa. Azken-aurreko gauean, urriaren 21ean, Antonio Lizana Quintet igoko da agertokira, eta urriaren 22an itxiko da jaialdia, Pablo Martin Caminero Quintetekin.
VIII. Dazz Jazz Jaialdirako sarrerak eta abonuak eskuragarri daude jada www.musikaze.net webgunean eta Dazz-en instalazioetan (Aiztogile kalea 60, Gasteiz).