‘Barrio Sésamo’ telebista saio ezagunak YouTuben duen kanal ofizialak hacker baten erasoa jasan du eta, horren ondorioz, 20 minutuz eduki pornografikoak emititu ditu. Antzeko edukiak errepika ez daitezen kanala bertan behera geratu da behinik behin.
Sophoseko Naked Security segurtasun bloga izan da eraso horren berri eman duena eta haien hitzetan, zabaldutako edukiak ‘oso gogorrak’ izan dira. Hori guztia gutxi balitz, hackerrak kanalaren profilako informazioa ere aldatu du. Horrela, eduki hezitzaileak alde batera utzi eta kanala eduki pornografikoak zabalduko zituela iragartzen zen aipatu profileko informazioan.