Android plataforma gustokoena erabiltzaileentzat…. eta gaizkileentzat

Android da sakeleko telefonoetako plataformen artea malware berri gehiena jasotzen ari dena

Android da sakeleko telefonoen merkatuan gehien hazi den plataforma eta, jada, mundu mailako merkatuaren % 43ra iritsi da. Estatuan, adibidez, Android sistema eragilea duten ‘smartphone’ak % 25 dira, Blackberry (% 15,3), iPhone (%14,9) eta Nokiako Symbian (% 12,4) aurretik.

Ikus daitekeenez, Android bilakatu da azken belaunaldiko sakeleko teefono erabiltzaileen plataformarik gustokoena, seguruenik, hainbat aplikazio doan jaisteko aukera ematen duelako. Baina arrakastatsu izateak baditu bere arriskuak, eta erabiltzaileen artean ezezik, Android plataformarik gogokoena bilakatu da gaizkileen artean ere. Arrazoi nagusia, Googlek plataforma honetarako garatu eta epe motzean erabilgarri izango den Google Wallet aplikazioa. Aplikazio honi esker, sakeleko telefonoarekin ordainketak egitea posible izango da.

Malware
Azken hilabeteetan sakeleko telefonoetarako bereziki sortutako malwarea, batez ere, Android gailuetan zentratu dira. Adituen esanetan, jada ziren malware desberdinak moldatu egingo dira sakeleko telefonoak erasotzeko. Hauen artean, adibidez, Zeus edota SpyEye delako botnets sareak ditugu. Adituen arabera, sare hauek jada badute smartphone bat zombi bilakatzeko gaitasuna.

Top 20
Honen ildoan, Kaspersky konpainiak uda honetan izan den malwarearen sailkapena egin du. Sailkapen honen arabera, malwarearen %24a bereziki Android plataforma duten gailuetarako sortua da. Aipatu konpaniaren arabera, 2010eko abuztuan aurkitu izan zen Androiderako sortutako lehen malwarea: SMS FakePlayer. Hamabi hilabete eskasetan, Androiderako sortutako Malwarea Symbianerako sortutakoa baino handiagoa da. Kontutan izan behar da azken plataforma honetarako espreski sortutako lehen malwarea 2004koa dela. Urte bakarrean Kaspersky Lab-eko adituek Android plataformarako malwarearen 628 aldaera aurkitu dituzte, eta aurreko abuztuan topatutako malwarearen % 85a Androiderako sortua zen. Hauen artean, Nickspy izeneko troiarra azpimarra daiteke. Troiar honek kutsatutako sakeleko telefono batetik egiten diren dei guztiak graba ditzake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.