Internetek hainbat gauzen inguruan informazio bilatzeko leku ezin hobea da baina, era berean, oso leku arrskutsua bilaka daiteke behar bezalako neurriak hartzen ez badira. Guk edozein infomazioren bila nabigatzen dugun moduan, badira gure datuen bila nabigatzen duten gaizkileak ere. Interneteko zerbitzu desberdinetan pasahitz moduan zure jaiotze data erabiltzen jarraitzen duen horietako bat bazara, artikulu hau irakurtzen jarraitu beharko zenuke.
Pasahitzen garrantzia
Aipatu zerbitzu horietan guztietan pasahitz ‘zaila’ jartzea gomendatzen dute: gutxieneko karaktere kopurua, letrak eta zenbakiak tartekatzeko beharra… Nahikoa erraza izan daitekeen hau ametsgaiztoa bilaka daiteke hainbat zerbitzu kudeatu behar badituzu: email kontu desberdinak, Facebook, Twitter, blogak… Lehen pentsamendua zerbitzu guztietarako pasahitz bera erabiltzea da, baina horrek, hasieran lagungarri izan badaiteke ere, epe luzera arazoak besterik ez dizu emango. Etxeko aterako eta kotxerako giltza bera erabiltzen ez dugun bezala, interneteko zerbitzu desberdinetarako ere ez genuke pasahitz bera erabili behar.
Zorionez, gaur egun bada buru-hauste honetarako irtenbide erraza. Software bat bada pasahitzak eskatzen dizkiguna, izan dadila beste software bat pasahitza ematen diguna.
Kee Pass bezalako softwareari esker, orain bai pasahitz bakarra behar izango dugu beste pasahitz guztiak gogoratzeko. Kee Pass-en edozein programarako pasahitzak gorde ahal izango dituzu.