Europan praktikak egin dituzten LHko 105 ikaslek diploma jaso dute

Hil honetan bertan Lanbide Heziketako beste 21 ikaslek Europara bidaiatu dute Erasmus+ programaren barruan beren formakuntza osatzeko.

Pasa den ikasturtean, eta Erasmus+ programaren barruan, Europako herrialde ezberdinetan formakuntza-praktikak egin zituzten Nafarroako lanbide heziketako 105 ikaslek beren diplomak jaso dituzte. Guztira, Goi-mailako Lanbide Heziketako 49 ikasle eta Erdi-mailako Lanbide Heziketako 56 ikasle izan dira. Gazte nafarrak Alemaniako (Berlin eta Hanburgo), Finlandiako (Lappeenranta), Frantziako (Nay eta Paue), Herbehereetako (Utretch), Irlandako (Cork), Italiako (Celano, Erroma, Florentzia, Turin eta Vicenza), Maltako, Poloniako (Krakovia) eta Portugaleko (Lisboa) enpresatan egin dituzten haien praktikak.

Ikasleen formakuntza

Goi-mailako zikloetako ikasleek, diplomaz gain, 550 euroko txekea jaso dute Nafarroako Rural Kutxaren eskutik. Finantza entitateak bekaren zenbatekoak orekatzen lagundu du; izan ere, Europako Batzordearen araudiaren arabera, ikasle horiek erdi mailako ikasleek baino beka txikiagoa jasotzen dute.

Erasmus+ programan parte hartu duten gazte batzuek Nafarroako lantokietan egin dute beren prestakuntza. Ondoren, Europako postitulazio-praktika horiekin osatu dute formakuntza. Martxotik ekainera bitartean bidaiatu duten ikasleek, berriz, Europako enpresetan egin dituzte beren praktika ofizialak. Bueltatu direnean praktika horiek titulua lortzeko baliozkotu zaizkie.

Hiru hilabeteko formakuntza horiez gain, iaz Hezkuntza Sailak 108 ikasle bidali zituen Europara. Erdi-mailako, Oinarrizko Lanbide Heziketako eta LH Bereziko 21 irakasle izan ziren haiekin, hamar eta hamabost egun bitarteko egonaldi laburretarako.

Hil honetan bertan Lanbide Heziketako beste 21 ikaslek Europara bidaiatu dute Erasmus+ programaren barruan beren formakuntza osatzeko.