Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Familia eta Etxeen Galdetegirako 2019an jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta etxe gehiago daude, baina etxe horietan bizi diren pertsonen kopurua, batez beste, txikiagoa da (2,41). Aipatu iturriaren arabera, azken urteetan nabarmen murriztu da seme-alabak mende dituzten guraso-etxeen kopurua, baina, aldi berean, seme-alabak mende dituzten guraso-etxeen batez besteko tamaina hazi da. Horrela, horrelako etxeetan bizi ziren pertsonen kopurua 3,76koa zen 2015ean eta 3,81ekoa 2019an.
Nukleo nagusia senar-emaztea edo bikotea duen etxeen kopuruak gora egin du, bereziki, ezkondu gabe bizi diren bikoteena (% 15).
Oro har, datu horiek guztiek agerian uzten dute euskal biztanleriaren zahartze-prozesua. Horrela, etxeetan erreferentziazko pertsonen artean adinekoen proportzioak gora egin du eta, aldi berean, 16 urtetik beherakoren bat duten etxe edo familien proportzioa jaitsi da.
Azkenik, azpimarratzekoa da lehenengoz jabetza esklusiboak jabekidetasuna gainditzen duela, hots, gero eta gehiago dira jabe bakarra duten etxeak.