Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren ildora, jazarpenen inguruko hainbat datu ezagutzera eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Datuak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak 2009. urtean egindako txostenatik hartutakoak dira.
Testuinguru horretan, ondorio nabarmena da 2009. urtean 31 urte azpiko 1.275 emakumek jasan zituztela bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria. Beste 382k, berriz, bestelako senideek eragindako indarkeria jasan zuten. Hain zuzen, genero-indarkeria jasan duten emakume gazteen kopurua % 38koa da.
Guztira, 1.840 emakume gaztek egoera salatu zuten eta horregatik, horiek biktimen artean erregistratu dira. Horietatik, % 19 inguru 18 urte azpikoak ziren eta, horien artean, gehienak familia-jazarpenak jaso zituzten eta ez bikotekidearenak.
Aipagarria da 30 urte azpiko emakume gazteen biktimizazioa beste adin-tarte batzuetan erregistratutakoa baino altuagoa dela. Hau da, adinean gora egin ahala, genero-indarkeria jasaten dutenen kopurua beheruntz doa.
Hala eta guztiz ere, aintzat hartu beharrekoa da azken baieztapena sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-ekintzetan baino ez dela ematen eta 31 eta 40 urte bitartekoen artean ematen dira batik bat bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako jazarpenak.
Informazio gehiago nahi izatekotan www.gazteaukera.euskadi.net web gunera jo daiteke.