Euskal gazteak ez daude guztiz ados Europa Ukrainako gerran egiten ari den lanarekin

Euskadiko gazteek 4,4 puntuko balorazioa ematen diote, gerrari dagokionez, Europar Batasuna egiten ari den kudeaketari.

Gazteen Euskal Behatokiak egin duen inkesta baten arabera, Euskadiko gazteen iritziak bananduta daude Europar Batasuna Ukrainako gerran egiten ari den lanari dagokionez. Horrela, Europatik hartu diren hainbat neurriren alde azaltzen badira ere, batez beste, Euskadiko gazteek 4,4 puntuko balorazioa ematen diote, gerrari dagokionez, Europar Batasuna egiten ari den kudeaketari.

Europatik proposatu diren neurrien artean adostasun-mailarik handiena lortu dutenak honako hauek izango lirateke:

  • Ukrainatik Europar Batasunera ihes egiten duten pertsona guztiei errefuxiatu bereziaren estatutua ematea (% 72,3).
  • Errusiari ekonomia- eta finantza-zigorrak ezartzea (% 67,4).
  • eta Errusiako hegaldi-konpainiei Europako aire-espazioa ixtea (% 59,4).

Ostera, armak erosi eta finantzatzearen kasuan, EAEko gazteen iritziak bananduta azaltzen dira: % 31 ados dago, % 36 kontra eta gainerako % 33ak ez daki edo ez du erantzun.

Ukrainako gerrak Europar Batasunari gehiago batzeko aukera emango dion ala ez galdetuta, euskal gazteek ez dute garbi zein izango den gerra horren eragina: % 35,7k baietz uste du, % 35,3k ezetz uste du, eta gainerako % 28,9k ez daki edo ez du erantzun.

Euskal gazteak ez daude guztiz ados Europa Ukrainako gerran egiten ari den lanarekin