Euskal gazteek konfiantza dute Europar Batasunean

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen ia bi herenak (% 63) Europar Batasunean konfiantza duela dio. Gazteek azaltzen duten konfiantza-maila 30 urtetik gorako biztanleriak duen konfiantza-maila (% 56) baino handiagoa da. 

Europar Batasunarekiko konfiantza nabarmen hazi da azken urteetan. Horrela, 2010. urtean EBn konfiantza zutela adierazten zuten 30 urtetik beherako gazteen portzentajea % 47koa zen bitartean, hamar urte beranduago portzentaje hori 16 puntu altuagoa da. Konfiantza-mailarik baxuena 2014. urtean erregistratu zen, nagusiki, aurreko urteetan pairatutako krisi ekonomikoaren eta horren aurrean Europak hartu zituen neurri zorrotzen ondorioz.

Emakume gazteek konfiantza handiagoa dute EBn gizon gazteek baino (% 66 eta % 60, hurrenez hurren), eta 25 urtetik beherakoen konfiantza-maila arinki handiagoa da 25 eta 29 urte bitartekoena baino (% 64 eta % 61, adin-talde batean eta bestean). 

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2019an egindako Gazteen Argazkiak 23 azterlanetik datoz.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.