Pasa den urtearen amaieran aurkeztu zen “Euskadiko Gazteen 2019ko Panoramika” txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteen hiru laurden baino gehiago (% 73,6) itxaropentsu azaltzen da hemendik bost urtera bere egoera pertsonalak ekarriko dionarekin. Aipatu iturriaren arabera, Euskadiko gazteek 7,7ko nota ematen diote beren egungo egoera pertsonalari. Etorkizunarekiko baikortasun hori, seguruenik, azken urteetan hainbat adierazletan izan den bilakaera positiboan oinarritzen da. Horrela, adibidez, langabezia-tasak nabarmen egin du behera eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kasuan % 13,2an kokatu da, tasarik baxuena 2008. urtetik. lan esparruan eman den hobekuntza horrek, hala ere, ez du isla zuzena izan gazteon emantzipazioan. Horrela, 18 eta 24 urte bitarteko euskal gazteen % 6,7 baino ez da independizatu, eta % 35,7 25 eta 29 urte bitartean dituztenean. Emantzipatzeko batez besteko adinak oso beherakada txikia du, eta 29,6 urtetan kokatu da.