Gizonentzako pilula antisorgailua heltzear da

Hainbat urtetako ikerketa lanen ostean, badirudi oraingoan bai zientzialariak gizonezkoen pilula antisorgailua lortzear direla. Hainbat froga eta porroten ostean, azken ikerlanetako batean, arratoiekin egindako frogetan, espermatozoideen kopurua oso modu nabarmenean jaistea lortu da. Pilulak dituen osagaiek modu zuzenean eragingo lukete espermatozoideen heltze prozesuan eta horrek, noski, ugalkortasunean eragingo luke.

Aipatu ikerlan horien emaitzek gizonezkoen antisorgailu metodo itzulgarri bat lortzea posible dela frogatuko lukete. Orain arte egindako bestelako ikerketetan, pilula antisorgailuek modu negatiboan eragiten zuten gizonezkoen hormonetan horien desio sexuala gutxituz. Pilula berriak, berriz, ez luke libidoan eraginik izango eta ezta ondoren izan daitezkeen seme alaben osasunean ere.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.