Coca Cola bilakatu da, 50 milioi jarraitzailerekin, Facebooken lagun gehien duen enpresan. Gezurra badirudi ere, gaur egun Coca Colak gizarte sare horretan duen orrialdea ez da enpresaren ekimena izan, bi ikasle estatubatuarrena baizik. 2008an, Facebook erabiltzen zuten bi ikaslek bere edari gustokoenaren inguruko informazioa bilatzen ari zirelarik Coca Colak Facebooken orrialderik ez zuela ikusi eta berri bat sortzea erabaki zuten. Facebookek jakinaren gainean jarri zuen Coca Cola orrialdeak arrakasta handia zuela ikusi ostean eta Coca Colak orrialdea itxi beharrean, berea egin zuen.
Likester marketing enpresak egindako sailkapenaren arabera, Coca Cola litzateke Facebooken arrakasta gehien duen enpresa eta jarraian Disney eta Converse aurkitzen dira.