Kutxa Fundazioa Klubak bere hamargarren urteurrena ospatuko du 2026ko abenduan, arte eszenikoen, musikaren eta komunitatearen inguruko egitarau berezi batekin. Urritik abendura bitartean, Gipuzkoako espazioak Bibra, OFNI eta Zir Zir Hara! zikloak hartuko ditu, baita artista emergenteen kontzertuak ere.
Bibra, zuzeneko musikaren eta DJ saioen ziklo berria, azaroaren 7an hasiko da Putochinomaricón proiektuarekin, Chenta Tsai Tsengek sortua. Ondoren, Marina y su Melao eta Eire & Atodamadre arituko dira azaroaren 21ean; Brava eta Lorea Argarate, azaroaren 27an; eta Maruxak, azaroaren 28an. Azken hau Nafarroan jaiotako kolektibo trabestia da, euskal folklorea ikuspegi queer batetik berrinterpretatzen duena.
OFNIren bigarren edizioa, eszena esperimentala
OFNI (Oholtzako Fenomeno Nabarmenki Interesgarriak) zikloak proposamen eszeniko esperimentalak eta hibridoak bilduko ditu bigarren edizioan. Tartean, Xanti Agirrezabalaren Sátiro (euskaraz) eta Txubio Fernández de Jauregui nahiz Esperanza Lópezen A pesar de todo piezak taularatuko dira. Azaroaren 20an, Ixiar Rozasen Narrugorrik, paseo-entzunaldia lana iritsiko da Cristina Enea parkera. Egitarauak, halaber, honako pieza hauek ere hartuko ditu: Olatz Gorrotxategiren 43º13’44”N, Idoia Zabaleta Morán eta Leticia Moralesen Pupa, pupita, pupila. Ikusmenaren masaje bat, zein David Espinosa sortzaile valentziarraren Mi gran obra.
Katapulta Tour Gipuzkoako kontzertu guztiak doakoak dira, edukiera bete arte.
Zir Zir Hara! familientzako arte eszenikoen zikloak hiru ikuskizun aurkeztuko ditu: Lubbert (urriaren 18an), Presente (azaroaren 22an) eta Bajau (abenduaren 13an). Bajau ikuskizuna bi kategoriatan izan zen finalista Arte Eszenikoen XXVI. Max Sarietan, 2023an.
Katapulta Tour: doako sei kontzertu
Katapulta Tour Gipuzkoak, musika- eta arte eszenikoen sorkuntza berriari laguntzeko egitasmoak, sei kontzertu antolatu ditu urriaren 3tik abenduaren 12ra bitartean, talde eta bakarlari hauen eskutik: Sorginduak, Del Val + Kattalin eta Nenufarrak, Nhil + FEMMM Vocal Jazz, Ander Sánchez, Nuria López García + Isora eta Argazki bat behelainoan + Geminiss. Katapulta Tour Gipuzkoako kontzertu guztiak doakoak dira, edukiera bete arte.
Beste kontzertu batzuen atalean, talde hauen emanaldiak biltzen dira: El Pony Pisador (urriaren 23an), Cristina Len (urriaren 30ean), La Amenaza Constante (urriaren 31n) eta Erromintxelak (abenduaren 11n).








