Egilea: Jon Mikel Zabalegi
Argazkia: navarra.es
Hitz kopurua: 158
Irakurketa denbora: Minutu 1
Nafarroako lau ikertzaile aukeratu dituzte 2025-2026 ikasturtean Fulbright bekak jasotzeko eta Estatu Batuetako unibertsitate eta zentroetan ikerketa egonaldiak egiteko. Lau beka horietatik bi Nafarroako Gobernuak eta Fulbright Batzordeak adostutako berariazko deialditik datoz.
Estatu Batuetan
Estatu Batuetan prestakuntza osatuko duten lau emakume ikertzaileak NUPeko Paula Domínguez, Itxaso Aranguren eta Irene Izco, eta Nafarroako Unibertsitateko Teresa García dira.
Dominguezek Massachusetts Amherst unibertsitatean oliba-olioaren patsaren balioa ozonizazio bidez handitzea proposatzen duen proiektu bat garatuko du, adineko pertsonengan presioak eragindako ultzerak tratatzeko produktu terapeutiko bat sortzeko.
Aranguren NASAn arituko da nekazaritza-sistemetako landaredia satelite berezien bidez monitorizatzea eta muturreko fenomeno meteorologikoen eragina ebaluatzea helburu duen proiektu batean.
Izcok Portland unibertsitatean lan egingo du droneak, bizikletak eta ibilgailu elektrikoak bezalako ingurumen-inpaktu txikiko ibilgailuak integratzen dituzten hiri-banaketako sare hibridoak diseinatzen.
García, berriz, Harvard-eko Sustainability and Health Initiative for Netpositive Enterprisen arituko da ingurune korporatiboek giza loratzearen aldeko zaintza-klimak nola susta ditzaketen ikertuz.








