Nafarroak Boluntariotzaren Estatuko XXIV. Biltzarra hartuko du

Biltzarra azaroaren 26an eta 27an egingo da Baluarte Biltzar Jauregian. Kongresua Foru Erkidegoan egiten den bigarren aldia da; aurrekoa 2013an izan zen

  Egilea: Jose Poza
  Argazkia: navarra.es
  Hitz kopurua: 235
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Nafarroak Boluntariotzaren Estatuko XXIV. Biltzarra hartuko du azaroaren 26 eta 27an Baluarteko Biltzar Jauregian. Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuna Departamentuaren bitartez, eta Espainako Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta 2030 Agendako Ministerioak antolatzen dute biltzarra. Kongresuaren helburua da boluntariotzaren errealitatea aztertzea eta hainbat arlotan proposamenak egitea. Sarrera doakoa da eta izena emateko epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik.



Kongresuak Iruñean bilduko ditu boluntariotzaren tokiko, erkidegoko eta Estatuko arduradunak eta eragileak. Boluntariotzaren zereginari buruz hausnartzeko eta jarduten duen arloetan neurriak proposatzeko gune gisa planteatu dute foroa antolatzaileek. Aukeratutako leloak, “Batzen gaituen taupada, mugitzen gaituen adimena”, boluntarioak konektatzen dituen energiaren ideia eta boluntariotza gogoeta eta sormena barne hartzen dituen praktika gisa hartzea uztartzen ditu.

Kongresua Foru Erkidegoan egiten den bigarren aldia da; aurrekoa 2013an izan zen.

Programa eta hizlariak

Egitarauak bi ponentzia nagusi ditu: Guillermo Dorronsoro, Zabala Innovation Consulting-eko Management Board Advisor eta Deusto Business School-eko irakaslea; eta Cristina Monge, trantsizio ekologikorako gobernantzako analista politikoa eta ikertzailea. Saioak elkarrizketa-mahaietan eta trukerako espazioetan banatuko dira.



Aurreikusitako gaien artean daude adimen artifizialaren eta teknologia berrien erabilera gizartearen zerbitzura dauden tresna gisa, sareen sorrera eta administrazioen eta eragileen arteko lankidetza, desinformazioaren aurkako borroka, hondamendien aurrean jardutea eta boluntariotzan genero-ikuspegia aintzat hartzea.

Kongresuan, esperientziak partekatzeko saio bat egingo da, eta boluntarioek beren bizipenak, ikaskuntzak eta motibazioak azalduko dituzte. Kongresuaren esparruan, Boluntarioentzako Estatuko Sariak eta Nafarroako Boluntario Saria 2025 banatuko dira.