OHEak ikertzeko bulegoa itxita froga faltagatik

Britaniar Defentsa ministerioak Objektu Hegalari Ezezagunak (OHE) ikertzeko zuen bulegoa ixtea erabaki zuen duela lau urte. Bulego honen itxiera 2009an eman bazen ere, erabaki hau sekretupean mantendu da urte honetako uda hasierara arte. Antza denez, bulegoan egindako lanaren baitan OHEak ez direla existitzen ondorioztatu dute eta, beraz, ez dute britaniar segurtasunerako inolako mehatxurik suposatzen.

2009an Defentsa ministroa zen Bob Ainsworth-i igorritako mezu batean, OHEak ikertzen zituen bulegoko funtzionario batek berrogeitahamar urtez egindako ikerketa guztietan oinarrituta OHEak ez direla existitzen ondoriozta zitekeela onartzen zuen. Argitara atera diren dokumentu sekretuen arabera, 2000. eta 2007. urteen bitartean bulego honek, urtero, bataz beste, 150 abisu jasotzen zituen. 2009. urtean, berriz, abisuen kopurua 520raino igo zen, antza denez, garai horretan, Britain Handian modan jarri baitzen txinatar lanparak hegaldatzea.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.