Munduko ordenagailuen herena kutsatuta dago
Nork ez du poliziaren birusaren berri izan? Pantailan ordenagailuan pedofilia edota terrorismoarekin zerikusia duen eduki ilegala aurkitu dela dioen poliziaren ustezko mezu bat atera eta bestelako neurririk ez hartzeko 100 euro ordaindu behar direla adierazten da. Mezua ikusita asko dira arazoa azkar konpondu eta ordaindu dutenak. Urtebete baino gehiago izan arren, Panda Securityren txosten baten arabera birus hau oraindik ere bizirik dirau. Gainera, gaztelaniaz ezezik, beste hainbat hizkuntzetan ere aurkezten da.
Bestalde, munduko ordenagailuen %35a kutsatuta omen dago. Espainia da, Europa mailan, ordenagailu kutsatu gehien duen estatua.