Ipsos enpresak mundu osoko 24 estatutan egindako inkesta baten arabera, Espainia da edukiak jaisteko Internet gehien erabiltzen duen estatua eta Europar Batasuneko lehen postuetan aurkitzen da sare sozialetara konektatzeko erabiltzen duten kopuruari dagokionez.
Estatuan Interneten erabilpen arruntenak honakoak dira: mezularitza (%89) eta sare sozialak eta blogak (%70). Edukien jaitsierari dagokionez, Espainia Europaren buru da, erabiltzaileen erdiak horrelako praktikak egiten dituelarik. Espainiaren aurretik kokatzen dira, hurrenez hurren, Txina (%72), Turkia (%62), Argentina (%60), Indonesia (%60), Errusia (%60) eta Mexiko (%56).
Inkesta honen arabera, estatuko erabiltzaileek zaletasun, jarduera ludiko edota intereseko informazioa gutxien bilatzen duten erabiltzaileak dira. Bestalde, espainiarrak dira Internet lana bilatzeko gehien erabiltzen dituztenak, %48a hain zuzen ere.