Skater gazteentzako campusa

Gure Txoko Skate Eskolak maila guztietarako diseinatuta dauden skate eskolak eskainiko ditu udaberri honetan Bilboko Txurdinagako udal kiroldegian

Txurdinagako udal kiroldegiak Gure Txoko Skate Eskolak irakatsiko duen campusa hartuko du udaberrian. Jarduerak martxoaren 25tik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egingo dira Txurdinagako Kiroldegiko 5. eta 6. frontoi zaharretan den Skate Park berrian. Eskola maila guztietarako diseinatuta daude, hasiberrietatik aurreratuetara, eta skater profesionalek irakatsiko dituzte.

Ikasteko saioez gain, jardunaldi bakoitzak esperientzia aberastuko duten jarduera osagarriak eskainiko ditu. Graffiti tailerrak, fingerskate, taulen diseinua eta sorkuntza dira eskura dauden aukeretako batzuk, guztiak skatearen kulturan oinarrituak eta bertaratuen sormena eta trebetasunak sustatzera bideratuak.

Izena emateko aukera jada zabalik da 628 496 164 telefonoaren bidez edo guretxokoskateskola@gmail.com posta elektronikoaren bidez. Campusa amaitu ostean beren trebakuntzarekin jarraitu nahi duten horiek hileroko klaseetara sartzeko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera arratsaldeko ordutegian eta asteburuetan goizeko ordutegian. Noizbehinkako aukera bat nahiago dutenentzat, Skate Park astelehenetik igandera egongo da zabalik, ordutegi espezifikoetan, Gure Txoko Skate Eskolaren webgune ofizialean zehaztuta.