Emakumeak historian izan duen papera aztergai

Vital Fundazioaren eskutik, Genero Berdintasuna zikloaren bigarren edizioak hainbat gai jorratuko ditu

“La amiga de mi amiga” filmaren proiekzioak hasiera emango dio, martxoaren 6an, Vital Fundazioak antolatzen duen Genero Berdintasuna zikloaren bigarren edizioari. Hurrengo egunean, martxoak 7, “Divulvadoras de la historia” izenburua duen mahai-ingurua izango da. Bi ekitaldiak Vital Fundazioa Kulturunean izango dira, 19:30etan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Zaira CarmonarenLa amiga de mi amiga” filmak irekiko du aurtengo edizioa. Filma fikziozko komedia bat da, eta LGTBIQ+ kolektiboarekin lotutako gaiak jorratzen ditu eta hainbat jaialditan saritua izan da, besteak beste, Donostiako Zinemaldian.

Naiara López de Muniain kazetariak moderatuko duen “Divulvadoras de la historia” mahai-inguruan emakumeen historia zorrotz eta zientifikoki ulertzea eragozten duten amen-omen historikoak, genero-estereotipoak eta anakronismo misoginoak aztertuko dira. Bertan, Artearen Historian eta Historian genero ikuspegia duten hiru ikertzailek parte hartuko dute: Ana Medrano, Isabel Mellén eta Amaia Nausia Pimoulier.