Software garapenari buruzko gazteentzako udako ikastaroa

Nafar Lansarek eta Tracasa Instrumentalek antolatzen duten uda ikastaroaren bosgarren edizioa uztailaren 15etik irailaren 18ra bitartean izango da Sarrigurenen

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Tracasa Instrumental, Nafarroako Gobernuko enpresa publikoak, berriki graduatu diren gazteei zuzendutako software garapenerako udako ikastaroaren edizio berri bat abiatu dute. Aurtengoa, aipatu uda ikastaroaren bosgarren edizioa izango da eta aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen % 80 inguruk lana aurkitu du ikastaroa amaitu ostean.

Ikastaroa uztailaren 15etik irailaren 18ra bitartean izango da, aurrez aurre, Tracasa Instrumental-ek Sarrigurenen dituen instalazioetan. Eskolak 9:00etatik 14:30etara izango dira, guztira 230 eskola-orduko ibilbidea osatu arte.

Ikuspegi praktikoa eta profesionala

Prestakuntza langabezian dauden eta Informatika edo Telekomunikazio Ingeniaritzaren unibertsitate gradu eta masterretan titulazio berria duten pertsonei zuzenduta dago bereziki, baita Informatikako Goi Mailako Prestakuntza Profesionalean tituludunak direnei ere. Ikastaroaren hasieran titulua ez duten, baina laster lortzeko bidean dauden ikasleak ere sar daitezke.



Bosgarren edizio honek ikasleen profil profesionala indartu nahi du IKT programatzaile gisa. Edukiek frontend eta backend garapen teknologietan sakonduko dute, baita lan-marko bizkorretan ere.

Aurreko edizioen emaitzek programaren eraginkortasuna bermatzen dute: parte hartzen duten ikasleen % 70etik % 90era bitartean lan-kontratua lortu du prestakuntza amaitu ondoren

Metodologiak profesionalen ingurune baliokideetan egindako ariketa konplexuak biltzen ditu. Ikuspegi praktiko horren helburua da sektore teknologikoko enpresek gaur egun eskatzen dituzten profiletara egokitzea.

Ibilbide arrakastatsua

Aurreko edizioen emaitzek programaren eraginkortasuna bermatzen dute: parte hartzen duten ikasleen % 70etik % 90era bitartean lan-kontratua lortu du prestakuntza amaitu ondoren.



Ikastaroa NEZ-NL-ren “Kontratazio-konpromisoa duen prestakuntza” programaren parte da. Ekimen horren helburu nagusia da gaitasunak Nafarroako enpresa-sarearen beharretara egokitzea eta, aldi berean, eraldaketa digitalera egokitutako profilen garapena bultzatzea.

Interesdunek programa osoa kontsultatu eta izena eman dezakete Nafar Lansareren webgunearen bidez. Ondoren, hautaketa-prozesu bat egingo da eskabidea aurkeztu duten hautagaien artean.