Zabalik Rockein lehiaketan izena emateko epea

Irabazleek EP (bost abesti) bat grabatzeko, ekoizteko eta masterizatzeko, bideoklip bat ekoizteko eta Basauriko MAZ jaialdian jarduteko aukera izango dute.

Hego Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzentzen zaien Rockein musika lehiaketak hamar urte betetzen ditu. Aurtengo edizioan parte hartu nahi duten musikariek datorren uztailaren 12ra arte zabalik izango dute izena emateko epea.

Izena ematen duten talde eta bakarlari guztien artean sektoreko profesionalekin osatutako epaimahai batek  azaroaren 19an Basauriko Social Antzokian aritu diren sei finalista aukeratuko ditu. Gau horretan bertan epaimahaiak irabazleen izenak emango ditu ezagutzera.

Rockein musika lehiaketa Basauriko Udalak antolatzen duen ekimena da eta Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.

Sariak

Irabazleek EP (bost abesti) bat grabatzeko, ekoizteko eta masterizatzeko, bideoklip bat ekoizteko eta Basauriko MAZ jaialdian jarduteko aukera izango dute.

Pasa den urteko edizioan inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ziren: 179. Gainera, Social Antzokian ospatu zen finalerako 346 gonbidapen banatu ziren, lehiaketaren historian inoiz izan den kopururik altuena. Iazko talde irabazlea Full Cab izan zen. Taldeak jada kaleratu du bost abestiz osatutako EP-a eta ‘HFA’ abestiaren bideoklipa.

Lehiaketan parte-hartzeko taldeko kideek 16 urtetik gorakoak izan behar dute eta EAEn edo Nafarroak jaioak edo gaur egun erroldatuta egon beharko dute. Gutxienez kide batek Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatuta izan beharko du.

Eskarabillera saria irabazi ahal izateko taldeen % 50ak, gutxienez, emakumeak izan beharko dute. Musika estilo guztietako taldeak onartzen dira.