Espainiako Bankuak kaleratu berri dituen datuen arabera, espainiar hiritarren 1.721 milioi euro dituzte bueltatzeke dauden pezeta zaharretan. Diru kopuru hau, adibidez, Fiat auto ekoizleak 2008an lortu zituen etekinen antzekoa da. Madrilek, atzeko kopurua gastatu behar zuen 2016ko Joku Olinpikoetarako hautagaitzan. Euroa martxan jarri zenetik, Espainiako Bankua pezetak euroen truke aldatzen hasi zen. Bere garaian, 48.750 milioi euro ziren pezetetan, gehienbat paperean eta 2.500 milioi inguru txanponetan.