Agur Danimarka eta Suediako posta zigiluei

Danimarkan edota Suedian baldin bazara, gutun bat bidali nahi izanez gero hemendik aurrera ez duzu zertan zigilurik erabili behar. Aipatu bi herrialde hauetako posta zerbitzuek ohiko posta zigilua alde batera utzi eta SMSen bidez lortutako kode bat erabiliko dute. Sistema berri honen bidez, erabiltzaileek SMS bat bidali behar diote posta konpainiari eta honek kode bat itzuliko dio. Erabiltzaileek kode hau idatzi beharko dute gutunazalean eta gutuna bidaltzean makina batek kode hori balioztatuko du. Sistema berri hau apirilaren lehenan jarriko da martxan Danimarkan eta udarako Suedian martxan jarriko dela espero da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.