Egilea: Jon Mikel Zabalegi
Argazkia: Shutterstock.com
Infografia: Jose Poza
Hitz kopurua: 168
Irakurketa denbora: Minutu 1
Pasa den uztailaren 11n ospatu zen Biztanleriaren Nazioarteko Egunaren harira Gazteen Euskal Behatokiak aurkeztu dituen datuen arabera, Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 329.093 gazte bizi dira. Hortaz, une honetan, gazteak biztanleria orokorraren % 14,9 dira. Datuak 2024ko urtarrilaren 1ekoak dira; eskuragarri diren azken datu ofizialak dira. Datu horrek 2015. urteaz geroztik gertatzen ari den joera berresten du. Izan ere, orduan erregistratu zen mende honetako kopururik baxuena (286.378). Azken hamarkadako joera positiboa izan arren, EAEn bizi diren gazteen kopurua 2.000 urtean erregistratutako kopurutik oso urrun dago: 466.002. Lurralde historikoei dagokienez, gazteen erdia baino gehiago (% 51) Bizkaian bizi da. Gipuzkoan gazteen % 34,3 bizi dira eta Araban % 14,7.
Gure artean gertatzen ari den fenomeno esanguratsu bat atzerritar jatorria duten gazteen kopuruaren hazkundea da. Une honetan, EAEn bizi diren bost gaztetik bat (% 21,7) atzerrian jaio da. Horien artean, gehienak Hego Amerikan jaiotakoak dira (% 60,3). Jarraian, Afrikan (% 21,1), Europan (% 12,0) eta Asian eta Ozeanian (% 6,6) jaiotakoak daude.








