14 saiok osatuko dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

42 bertsolarik hartuko dute parte irailaren 24an hasi eta abenduaren 18an amaituko den XVIII. edizioan

Bertsozale Elkarteak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren nondik norakoen berri eman du. Aurtengoa, aipatu txapelketaren 18. edizioa izango da eta irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean ospatuko da. Guztira, 42 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan; 2017ko Txapelketa Nagusiko finalistak eta herrialde bakoitzeko txapelketetan  sailkatzen diren horiek. Aitor Sarriegi eta Igor Elortza 2017ko finalean izan ziren baina ez dute aurtengo edizioan parte hartuko.  

Lehenengo fasean, 36 bertsolari izango dira lehian: 2 Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik eta 3 Xilabatik. Finalaurrekoan azken edizioko finalistak sartuko dira.

Guztira 14 saio izango dira. Lehenengoa Getxon izango da eta finala, berriz, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrerak jada salgai daude. Beste egoitzak Arrasate (irailak 25), Gotaine-Irabarne (urriak 1), Gasteiz (urriak 2), Donostia (urriak 8), Lizarra (urriak 9), Elizondo )(urriak 22), Donibane Garazi (urriak 29), Irun (azaroak 5), Durango (azaroak 12), Amurrio azaroak 19), Baiona (azaroak 26) eta Bilbo (abenduak 3) izango dira. Lehen fasean sei saio izango dira, hiru asteburutan banatuta. Bigarren fasean, finalaurrenen fasean, alegia, beste zazpi saio izango dira. Fase horretan saio bat izango da astebururo.

Azken txapelketa 2017. urtean ospatu zen. Pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketen ondorioz edizio berria 2022. urtera arte atzeratu behar izan da.