Abizenen grafia euskalduntzeko kanpaina Nafarroan

UEMAko kide diren Nafarroako 14 udalerrietan abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute martxan.

UEMAko kide diren Nafarroako hamalau udalerrietan ‘Euskaraz naiz’ izeneko kanpaina jarri dute abian abizenak ofizialki euskaratzeko. Gaur egun, asko dira euskal abizenak izanik, horiek erdal grafiaz idazten dituztenak. Kanpainaren bidez, abizenak euskaratzeko zein pauso eman behar diren azaldu nahi da. Kanpaina, bereziki, guraso izateko bidean diren edo 18 urtetik beherako seme-alabaren bat duten horiei zuzentzen zaie. Helduek abizena euskaratzen dutenean, automatikoki, beren seme-alabarena ere euskaratzen da. Kanpainan parte hartuko duten udalerriak honako hauek dira: Arbizu, Etxarri-Aranatz, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Areso, Goizueta, Leitza, Larraun, Basaburua eta Araitz.

Abizenak euskaratzeko eman beharreko urratsak:

  • Bizi zaren udalerriari dagokion bake-epaitegian edo erregistro zibilera eta bertan osatu emango dizuten inprimakia. Zenbait kasutan, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik.
  • Pertsona helduen kasuan, honako agiri hauek eraman beharko dira: nortasun agiria, hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eta errolda-ziurtagiria. Norberaren egoeraren arabera bestelako agiriak ere eskatuko dituzte, adibidez, familia-liburua.
  • Adingabeen kasuan bi gurasoek joan beharko dute eskaera sinatzera.
  • Eskaera arazorik gabe osatu bada emandako posta helbidera bidaliko dute jaiotza-ziurtagiri eguneratua.