Googaz egitasmoak emantzipazioaren erronka aurkeztuko du Leioan

Googaz egitasmoaren laugarren edizioan gazteek emantzipazioaren inguruan hausnartu beharko dute

Martxoaren 26an martxan jarriko da Googaz, gazte talde batek sortu duen egitasmoa gure gizarteak bizi dituen erronkei irtenbide bat eman nahian. Leioako 18 eta 30 urte bitarteko gazteek emantzipazioaren inguruan hausnartzeko aukera izango dute eta, taldeka, posibleak diren irtenbidek bilatuko dituzte.

Googaz 2017. urtean abian jarri zen egitasmoa da eta jada hiru edizio bete ditu. Edizio bakoitza erronka sozial bat du ardatz. Orain arte landu diren erronkak honako hauek dira: ekintzailetza, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta tokiko-merkataritza. Laugarren edizio honetan, berriz, emantzipazioa izango da gai nagusia. Irabazleek Afrikara bidaiatzeko aukera izango dute.

Leioan egingo den proba ‘deabru jokoa’ izenarekin ezagutzen da. Joko horretara jokatzeko, parte-hartzaileek , Anbotoko Mariren kondaira oinarritzat hartuta, hiru kide izango dituzten taldeak osatu beharko dituzte eta kaxa handi batean sartu. Kaxa horren barruan haurtzaroko hainbat joko aurkituko dituzte eta euren artean lehiatuko dira.

Udalerri bakoitzean irabazle suertatzen den taldea hurrengo fasera igaroko da. Azken fase hori ekainean ospatuko da. Irabazleek Senegalera bidaiatzeko aukera izango dute Africa Basque Challenge programari esker.