Bueltan da Gipuzkoan Gazte Tour

Musika eta arte eszenikoen programa Goierrira, Tolosaldeara eta Urola Kostara iritsiko da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan Gazte Tour programaren edizio berri bat aurkeztu du. Gipuzkoan Gazte Tour herrialdeko 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako musika eta arte eszenikoen jarduerak biltzen dituen programa da. Aurten, berritasun gisa, ekimena Goierrira (Ordizia), Tolosaldeara (Tolosa) eta Urola Kostara (Zarautz) iritsiko da.

Aurtengo edizioan programazioak puntako artistak eta talentu gazteak bilduko ditu. Emanaldiak Gipuzkoako 9 udalerritan izango dira: Andoain, Arrasate, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Ordizia, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga.

Programa

Lehen emanaldia maiatzaren 21ean izango da, Andoaingo Basteron. Easy S rapzalea izango da bertan, Lainarekin eta DJ Ander eta DJ Leinupekin batera.

Hurrengo hitzordua ekainaren 11an izango da Ordiziako Bustuntza plazan. Emanaldi horretako artista nagusia Skakeitan taldea izango da.

Hurrengo ekitaldiak honako egun hauetan izango dira:

  • Ekainak 16 (Zarautz).
  • Irailak 17 (Eibar)
  • Irailak 24 (Hondarribia)
  • Urriak 1 (Zumarraga)
  • Azaroak 5 (Tolosa)

Arrasateko eta Errenteriako ekitaldietarako datak konfirmatzeke daude.