70.000 sarrera dituen hiztegia osatu du Ibon Sarasolak

UPV/EHUren webgunean kontsulta daitekeen ‘Egungo Euskararen Hiztegia’ 15 urteko lanaren emaitza da

Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak 70.700 sarrera eta 529.000 adibide biltzen dituen hiztegia osatu du. ‘Egungo Euskararen Hiztegia’ 15 urteko lanaren emaitza da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) web gunean kontsulta daiteke. Izan ere, egitasmoa EHUko Euskara Institutuaren barruan garatu da. Sarasolak Josu Landaren, Peio Salabururen eta Josu Zabaletaren laguntza izan du hiztegia osatzeko.

‘Egungo Euskararen Hiztegia’ euskara modernoa jasotzen duen hiztegirik zabalena da. Guztira 30.000 orrialde baino gehiago ditu. Hiztegia osatzeko Sarasola mende honetan idatzi diren testuetan oinarritu da. Horretarako prentsan zein liburuetan argitaratutako testuez baliatu da.