Zupadaz zupada, mauka-mauka asetu

Zer da kaltegarriagoa, erretzea ala txarto jatea? Betidanik esan digute: hiltzen ez gaituenak, loditzen gaituela!! Beraz, tabakoak hiltzen badu, janaria “soilik” loditzen gaitu?
Egun hauetan egunkarietako izenburuek nahastu naute: Munduko Osasun Erakundearen (MOE/WHO) arabera, 800 milioi pertsonek gosea pasatzen duten bitartean, 1400 milioik gehiegi jaten dute eta gehiegizko pisua dute. Bestalde, Elikagaigintzako eta Edarietako Industria Federazioak, azken hamarkadetan kalorietako batezbesteko irenste kopurua %13a jaitsi dela ziurtatzen du. Kontraesanezkoa da? Ba EZ!!

50. hamarkadetako pertsona baten kaloria-beharrak, edo orain (lan bera egiten duela ulertuz) behar dituenak alderatzen baditugu, hauek jaitsi dira. Urtez urte, lanak mekanizatuz joan dira, gero eta gehiago, automatikoki lantzen ditugu. Baina eguneko beste jarduera batzuekin ere gauza bera gertatzen da. Ohea egitea, esaterako, asko aldatu du: gaur erraza da edredoia luzatzea (nahiz eta modan dagoen 50 kuxinez apaintzea); aldiz amonaren etxean malgukizko lastaira astuna altxatu behar izateak, azpikoa, maindirea, tapakiak, ohe-estalkia eta ohazala ondo jartzeko, amaiezina da!! Azken finean gutxiago mugitzen gara, beraz kaloria gutxiago behar ditugu. Tituluak zioen moduan, gutxiago ere jaten dugu baina ez behar bezain hainbeste… beraz, “kontuak ez dira ateratzen”.

Berrietako azken idazpurua Schutter-ek (NBE-ko Elikadurarako Eskubideen ordezkaria) adierazitakoarekin iritsi zaigu: “Elikadura txarrak, tabakoa baino mehatxu garrantzitsuagoa dakar osasunerako”. Gehiegikeria?? “Osasun-autoritateek ohartaratzen dute, tabakoa: erail dezake; bizitza-urteak kendu; minbizia, arnas edo kardiako gaixotasunak eragin…”, hauek kutxatiletan irakur ditzakegun mezuetako batzuk dira. Ez dakit gaizki jatea erretzea baino hobeto edo okerrago izango den, baina ondorioak partekatzen dituzte. Jakinaren gainean al zinen?

Seguruenik, zuetako askok erretzeari uztea helburu duzue: batzuk lortu izango zenuten, beste batzuk tabakoa uzterakoan normalean hartzen diren kilo horien beldur izango zarete. Egia al da? Bai baina behin-behinekoa da. Lehen hilabeteetan 3-4 Kg hartu ohi dira: askok estutasunari aurre egiten diote snack edo gozokiekin; gainera, elikagaiak dastatzen hasten dira… Baina behin mendekotasuna edo antsietatea ahazten zaizkionez gero, berriro ere galtzen dira. Beraz orain aitzakia horrekin, ez zaitezen irten: “zigarreta gutxiago errea eta kaloria gehiago erretzera”.

Ezerk ez du justifikatzen tabakismoaren arazoa jaisten den bitartean, dieta txarrarekin lotutako arazoak handiagotzea. Garatutako herrietako biztanleriaren ia erdiak, gizentasuna edo gehiegizko pisua du. Hala ere, Gazteriaren Euskal Behatokiaren arabera, Euskadin 15 eta 24 urte bitarteko hamar gaztetatik zortzik beren elikadura orekatua dela uste du. Ea bada, nor izan da galdeketan gezurra galantak esan dituena? Egia esanda, bakarrik erdiek jaten duzuelako fruta egunero. Bestalde, gazteenek geroz eta alferrikako elikagai gehiago kontsumitzen dituzte: azukredun-freskagarriak, gozokiak edo irenste errazeko elikagaiak (irabiakiak, zukuak…) haiek hartzerakoan ahalegin gutxiago eskatzen dutelako; baina asetzeko botere txikiagoa dutenez, jaten jarraitzera bultzatzen dutenak dira.

Duela egun batzuk, Iñaki Perurena-rekin topo egin nuen elikadura osasungarriko jardunaldi batean, eta berak egindako gogoeta gustatu zitzaidan: “Noiz jaten dugu gehien? Gutxien mugitzen garenean”. Aste bukaeretan atseden hartu ahal izateko, askok bere jarduera jaistera ohituta daude; eta bere ahosabaiei atsegin emateko ere aprobetxatzen dute. Tolosako zigarrotxo batzuk? Jendeak egiten duena baino hobeto jaten duela, eta gaizki jatearen ondorioak txikiagoak direnaren sentsazioa dute.

Gaztaroan egindako gehiegikeriek, laster faktura pasatzen dutelako, zaindu zaitez. Gogora ezazu, VISAk nahiz eta ordainagirien ordainketa atzeratu egiten dituen… azkenean iristen direla eta zuloa egiten dutela sakelan. “Xahutu dezakezuna baino gehiagorik, ez kontsumitu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.