Modak dakarrena… Glu-glu

Glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, “glutenik gabe jateak osasunerako onura osasuntsu duenik ez du ziurtasun zientifikorik“; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ak gomendio horiek jarraitzen ditu. Urteak daramat dieta horren ondorioez ikastaro eta kongresuetan ohartaraziz; ahozabaltzat ninduten. Zehazki, duela hiru urte, 2014ko martxoan, Gluten Intolerantzia artikulua argitaratu nuen Gazteberrin; pisua jaisteko era osasuntsua glutenik gabeko dieta egiteko moda kritikatuz. Gaur, azkenik, zientziak arrazoia eman dit: ez du inongo zentzurik. Guruentzako mezua: zuen foodie-blogetatik jada gomendioa baztertu dezakezue.

Harvard Unibertsitateko Elikadura Sailak, 30 urtez 200 mila pertsona baino gehiago ikertu ondoren, honakoa ondorioztatu du: Low gluten diets may be associated with higher risk of type 2 diabetes; hots, glutenarekiko dieta baxuak diabetes tipo 2aren arriskua handi dezake. Zur eta lur uzteko modukoa. Glutenik gabeko dietak ale anitz erretiratzea dakar: garia, zekalea, garagarra, malta eta olo-kalitatea kontrolatzea; beraz, zuntz disolbaezina (zahia), burdina, potasioa, magnesioa eta B taldeko bitaminak kontsumitzeari utziko zenioke. Bai noski, horiek beste zereal edo sasi-labore batzuekin ordezka daitezke: amaranto, artatxiki, basartoa, gari sarrazenoa, kinoa, teff-a, baina errealitatea bestelakoa da. Normalean, artoa, arroza eta patatak erabiltzen dira ordezkari; eta kitto. Azken ale eta tuberkuluak merkeagoak dira, finduagoak eta zuntz, burdin, magnesio edo bitamina B gabeak. Ordezkatzera jarrita, ez dut nahi gabe ogi edo pastaz hitz egiten, egia esanda, azukrea-kin, grasa asetu-ekin eta ordainezin salneurriekin direlako. Berriaren gakoa, dirudienez, zuntzean dago. Zenbat mega behar ditugu? 50Mb, 300Mb? 25G baino gehiago! Barkaidazue, 25g (gramo) nahi nituen esan. Jakin dezazuten: batezbesteko kontsumoak ez ditu 15g-ak gainditzen; eta elikaduratik glutena baztertzen dituztenen artean, txikiagotzen da erabat. Zuntza, dietetikoa dena, diabetesa tipo 2 eta beste gaixotasun kronikoen alderdi babeslea da: asetasuna handitzen du, azukre- eta kolesterol-xurgapena gutxitzen du (gluzemia-indizea gutxituz), eta birla-fekalaren bidea bizkortzen du. Glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, zure erabakia berriz pentsatu beharko zenuke.

Eta zeliakoa bazara? Ni-neu zeliakoa naiz. Kasu horretan zure elikadura ere berriz aztertu beharko zenuke. Armairuko elikagai bereziak ikuskatu: ogia, ogi-txigortua, pasta, okintza- eta gozogintza-oreak (gaizki deitutako irinak), gailetak, opilak, zenbat osagai dituzte? Homologo diren produktuarekin alderatu; zenbateko azukrea?, koipe asea? Beharbada, palmondo-gantza; zuntzik al dute? kanabera-azukreak ez hartu integral-elikagaitzat. Ez dakit nori lapurtu diodan esaldia, baina “ez da hain garrantzitsua zenbat jaten duzun, baizik eta jaten duzuneko zenbatekoa ez den janaria”. Gabe merkatuan (azukrerik gabe, koiperik gabe, glutenik gabe, laktosarik gabe) gu zerbait saltzeko hitz-jokoak darabilte haiek osasungarri ikusi ditzagun, hots, ez direnak. Zeliakoa bazara, eta beste gaixotasunik ez baduzu, ez duzu gehigarririk behar. Zeliako-elkarte, botika-enpresa edota elikagai-enpresetatik jasotako gehigarri-gomendioez kokoteraino nago. Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (UPV/EHU) edota CIBERobn-ek (Biomediku Gizentasuneko eta Elikadurako Sare-Fisiopatología Ikerketa-Zentroak) egindako ikerketak diotenez: «Zeliakoek gehitutako azukre, koipe eta proteina gehiago kontsumitzen dituzte, oro har, biztanleriarekin alderatuta». Hala ere, elkarteak gomendatzen dit abelgorri-haragi proteinetako gehigarri bat hartzea. Noiztik du haragiak glutena?, noiztik gomendatu beharra dago haragi gorriko kontsumoa handitzea? Ez al da ba hau, haragiak, OME-k minbizi sortzaile litekeela esandakoa? Esanak esan, gogoeta egin.
Zeliakoa izanda edo ez: lehentasuna eman begetal-jatorriko elikagaiei, fresko eta sasoikoei zentzudunez, gogoratu begetal hitza ez dela beti osasungarria; etiketak irakurri, jaten duzunaren kontziente izateko; aztertu nondik datozen zure elikagaiak, zure osasunak eskertuko dizu. Eta #GlutenFree dietak, behar ez dutenen artean, moda igarokorra izatea espero dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.