Gora egin du Euskadin izan diren ziberdelituen kopuruak

Ziberdelituen kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan. Ertzaintzak eta 50.000 biztanle baino gehiago duten udaletako udaltzaingoek emandako datuen arabera, pasa den urtean, 6.745 ziberdelitu erregistratu ziren. Aurreko urteko datuekin alderatuta, ziberdelituen kopurua % 10ean hazi dela azpimarratu behar da. Delitu informatiko horien guztien artean gehien errepikatzen dena iruzurrarena da. Izan ere, erregistratutako delitu guztien artean % 87 iruzurrak izan dira. Kasu horretan, kreditu-txartel bidezko iruzurrak, banku-kontuetan egindako iruzurrezko karguak eta online erosketetan jazotakoak dira nagusi. Lurraldeka, Bizkaia izan da delitu gehien erregistratu duena, 3.544 kasu, hain zuzen ere. Jarraian, Gipuzkoa (2.125) eta Araba (1.079) aurkitzen dira.

Datu horiek guztiak Ertzaintzak aurkeztu berri duen delinkuentziaren memoriaren barruan aurkitzen dira. Txosten horren arabera, iaz 102.897 arau-hauste eman ziren Euskadin, aurreko urtean baino ia % 3 gutxiago. Kasu gehienetan, delitu mota ia guztiek beheranzko joera azaltzen dute, aipatu ziberdelituek izan ezik. Gizartean alarma gehien sortzen dituzten delituak hilketak, sexu-erasoak eta etxebizitzetako lapurretak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.