Zer dute komunean Joss Stonek, Tina Turnerek, Joey Ramonek edo Kurt Cobainek? Musikariengan elikaduraz gutxi hitz egiten da. David Bowie, Michael Jackson eta The Beatles begetarianoak ziren; Avril Lavigne bihurria, Green Day edo Red Hot Chili Peppers kantari-maltzurrak, eta Rage Against The Machine rap-metal taldekoak ere bai. Den-denak, bere alde adeitsua dute.
Musika-jarduerak ikasketa-, estudio- eta entsegu-orduak eskatzen ditu, azkeneko emanaldian osotasuna lortzeko. Musikari askok uste dute elikadurak eraginik ez duela; eta hala ere, haren inguruan mito anitz daude. Entzunaldiren bat, kontzerturen bat duzu? Gaur zure errendimendua hobetuko duten elikadura jarraibide batzuk proposatuko dizkizut.

Uda iritsi da, bolo-garaia. Ez ezazu baimen zure elikadura-boloa hura hondatzen. Egunerokotasunean gomendio orokorretan oinarritu zaitez. Zuzenean! Gomendio batzuk hartu. Agertokira irten baino lehen, lasaitu behar duzu? Presioa, estresa eta urduritasuna aldera batera uzteko, bihi osoko aleak (kinoa, arroza), arrautza, arraina edo infusioekin saiatu; edo aktibatu beharra baduzu? Zure musika bizkortzeko elikatze-iturria topera jarri eta zure burua bizkortzeko, kafetxo bat edo txokolate zati bat hartu (kakao-ehuneko altua). Atari zabalean udan edo neguan jotzea ez da gauza bera. Bestalde, ordu beteko kontzertu lasaia emateak edo dantza-arrasta gau-festan jotzeak, ez du gastu energetiko bera. Egokitu zaitez.

Hari-instrumentuak jotzen badituzu (gitarra, baxu, banjo, kontrabaxua…) edo perkusioa (bateria, tinbala, marakak, panderoa…), lesio muskuloeskeletikoak (tendinitisa esaterako) aurrez ikus ditzakezu edo bere tratamendua hobetu. Fosforo eta potasioak nerbio-bulkadaren transmisioa eta gihar-jarduera hobetzen dituzte: arraina, gazta, arrautza eta pipekin saiatu; eta ahuakate, ziazerbak, pistatxoak, banana… hurrenez hurren. Hanturak agertokitik kanpo utzi zaitzake: mina, handitzea, higikortasun-galera… gehiegizko esfortzu errepikakorra, metatutako tentsioak, neke muskularra eragiten du. Hidratazio zuzena funtsezkoa da —gogoratu, alkoholak deshidratatzen duela—.

Abeslaria edo haize-intrumentuak jotzen badituzu (saxoa, tronpeta, txistua…) urdail betea izateak biriken ahalmenari (behealdea ez da airez betetzen) eta diafragmako barrunbeari kaltegarri eragiten dio; gainera astuntasuna eragiten du. Ekitaldia baino 3 ordu lehenago jan, ura edanez joan eta irten baino lehen, mokadu sinple baten bat hartu (zorabioak saihesteko). “Poker”-aurpegiaz ez baduzu geratu nahi, elikagai haizetsuak saihestu: fruitu lehorrak, egoskariak, gasdun edariak edo garagardoak. Zain itzazu zure ahoa eta zure zintzurra, kontuan har ezazu azukre gehiegikeriak zure ahoko higienea kaltetzen duela (txantxarrak, zauriak…); eta gatz gehiegikeriarekin batera, lehortasuna eragiten dute. Zure osasunaz aparte, zure tresnak zain ditzakezu. Koipe gehiegikeriak, baratxuriak, piperdun ongailuak edo alkoholak sortzen duten garraztasuna edo urdail-erremina saihestuz, zure tresnetako zura edo metalak kaltetzen dituzten urin gastrikoak sortzen dituen lurrunak murriztuko dituzu. Bestela, soinua huts egin ez dadin, playback-a probatu. Beti dabil —edo ez—.
Ordu txikitan, ekipamendua jaso: musika-tresnak, anpli, pedal, osagarriak… Gauero oroitzen zara jo ondoren ondo jateko eman zizuten egun hartaz; baina gaur ez da izango. Indarrak berpizteko “lo que pille”. Txurro-dendetako ogitarteko eta patatez kopetaraino zaude. Etxera iristerakoan buruko mina edo min muskularra nabaritzen baduzu, deshidratazioaren ondorioa izan daiteke. Zuku freskoa hartu oheratu aurretik. Aldez aurretik jaten duzuna zure loa ere hobetu dezake (goizean izan arren).

Zu ni bezala, taularen bestaldean geratzen denetakoa bazara, ba al dakizu entzuten duzun musika-mota elikagaien aukeran eragiten duela? Jazzak gozoagatik gustua handitzen du; eta funk edo drum and bass-a gatz eta mingots gustuak. Ez diot nik, zientziak dio. Musikak oroipenak, zirrarak estimulatzen ditu. Musikak lasaitzen zaitu, bihotz erritmoa, pultsua eta arnasketa gutxitzen ditu. Jokalekuan ikusiko dugu elkar!

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.