Bideo-joko sukarrak ez du adinarik

Teknologia berrien abusuak eta, bereziki, bideo-jokoenak kezka handia eragin du. 10 eta 15 urte bitarteko gazteen % 70ek sakelako telefono bat du eta 15 urtetik gorakoen artean % 95ek. Hainbat gazte eta neraberentzat youtuberrak eta influencersak dira jarraitu beharreko ereduak eta orduak ematen dituzte horien edukiak ikusten. Proyecto Hombrek ezagutzera eman duenez, gazteen % 20 inguruk sakelako telefonoaren gehiegizko erabilera egiten duela onartzen du. Hori guztia gutxi balitz, gero eta gehiago dira bideo-jokoekiko menpekotasuna azaltzen duten gazteak eta nerabeak. Proyecto Hombrek azaldu duenez, horrelako menpekotasun bat duten gazteen profila honako hau da: 16 eta 17 urteko ikaslea, mutila, jokabide arazoekin eta bestelako menpekotasunik ez duena. Kasu gehienetan laguntza eske joaten dira eskola-emaitzak nabarmen jaitsi direlako, oldarkortasuna azaltzen dutelako eta familia-harremanetan arazoak dituztelako.

Hori guztia gutxi balitz, online apustuen arazoak ere azaldu dira. Teknologia berriek apustuak egiten dituzten jokalarien batezbesteko adina jaitsi dute. Gaur egun, horrelako apustuak egiten dituzten jokalarien batez besteko adina 17 eta 21 urte bitartekoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.