Langabezian diren Euskadiko 10 gaztetatik 9k urtebeteko epean lana aurkituko duela uste du

2013. urtean Gazteriaren Euskal Behatokia EAEko gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak aztertzen hasi zen ‘Aurrera begira’ izeneko azterlanaren bidez. Aurtengoa, beraz, aipatu ikerketaren zazpigarren edizioa da eta EAEko gazteen aurreikuspenak ezagutzeko 1.540 inkesta burutu ziren pasa den urtearen amaieran.

Ikerketan 15 eta 29 urte bitarteko gazteentzat garrantzitsuak diren gaiak aztertzen dira, adibidez, etorkizun profesionala, epe motzean emantzipatzeko aukera eta lan arrazoiengatik kanpora joateko beharra. Guztira, hamar adierazle aztertzen dira. 

Aurtengo datuek utzi duten ondorio nagusietako bat gazteek lan-merkatuarekiko duten konfiantza da. Izan ere, inkestan parte hartu duten gazte langabetuen % 92k urtebeteko epean lana aurkituko duela uste du. Horietatik, % 74k aurkituko duen lana ikasi duenarekin harreman zuzena izango duela uste du. Datu horiek aurreko edizioetan jasotako datuekin alderatuta ikuspegi askoz baikorragoa azaltzen dute. Ildo berean, atzerrira lan egitera joateko asmoa duten gazteen kopurua nabarmen jaitsi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.