Parte-hartze handia VillaSoundBilbao musika jaialdiaren I. edizioan

Bilboko Udalak ezagutzera eman duenez, VillaSoundBilbao musika jaialdiaren lehenengo edizioan parte hartzeko Euskal Herri osoko 106 taldek eta bakarlarik eman dute izena. Aipatu jaialdiaren xedea da bakarlari eta talde gazteak sustatzea eta prestatzea.

Izena eman duten 106 talde eta bakarlari horien artean epaimahai batek 12 aukeratuko ditu. Urtarrilaren lehenengo hamabostaldian jakinaraziko diren 12 talde eta bakarlari horiekin 2012ko apirilean 4 kontzertu izango dira Bilborocken. Kontzertu bakoitzean aukeratutako 3 talde eta talde gonbidatu bat arituko dira. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte.

Kontzertuen ostean, bigarren aukeraketa bat izango da eta, bertan, sei talde/bakarlari hautatuko dira. Horiek guztiek VSB Mentoring prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukera izango dute. Laguntza-programa hori 2021eko maiatzetik urrira bitartean garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien beharretara egokituko da. Programa horren helburua da bandak bultzatzea, beren jarduera profesionalizatu ahal izateko tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez. Profesionalek emango dute prestakuntza hori, eta hainbat gai jorratuko dituzte: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideen kudeaketa eta sustapena, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

2021eko maiatzean, VillaSoundBilbao jaialdiaren esparruan, hainbat kontzertu programatuko dira uriko hainbat gunetan. Gazteen musika-panoraman gora egiten ari diren 10 taldek beren sorkuntzak erakutsiko dituzte, emakumeen presentzia duten talde gazteen protagonismo sendoarekin eta musika-estilo anitzekin. Musika-sektoreko profesional-talde batek aukeratuko ditu taldeak. Profesionalen taldeak programa bat osatuko dute, une horretan nabarmentzen ari diren proposamen musikal askotarikoak eta heterogeneoak eta sortzen ari direnak bateratuko dituena, eta Bilboko publikoarentzat erakargarria izango dena.

Programa VSB Tourrarekin amaituko da, 2021ean. VSB Mentoring prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, parte hartuko duten sei taldeetako bat Estatuko hiri batzuetan jotzeko aukeratuko dute. Lau kontzertuko bira izango da eta 2021eko azken hiruhilekoan gauzatuko da. Helburuak dira banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo proiektatzea. Jaialdiaren barruan VSB Talk jardunaldi irekiak eta doakoak egingo dira, Bilborocken. Horietan, profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte. “Musikaren etorkizuna: zuzenekoaren eta sarearen artean” izenburupean, honako gai hauek jorratuko dira: zuzendarien garrantzia, musikaren negozioa, zuzenekoaren esperientzia streaming bidezko kontzertuekin ordezkatzeko aukera eta sektoreak dituen erronkak. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.