Gazteek pertsona helduekiko erakarpena sentitzen dutenean

Zenbait kasutan, adin tarte handi baten arabera zehaztu daitezke sexu-lehentasunak. zergatik erakartzen du gazte bat bere ama/aitaren adineko pertsona batek?

Gizakiok gure antzeko adina duten pertsonekin elkartzeko joera dugu. Baina hori ez da beti horrela. Zenbait kasutan, adin tarte handi baten arabera zehaztu daitezke sexu-lehentasunak. Kasurik argiena, agian, pedofilian aurki dezakegu; parafilia hori pairatzen dutenek haurrenganako sexu erakarpena sentitzen dute. Kontrako aldean, berriz, gerontofilia izeneko parafilia genuke, hau da, pertsona adinduekiko sexu erakarpena. Adina ezaugarri komuna duten parafilia guztiak kronofilia izeneko parafiliaren barruan sartzen dira. Hor dugu adibidez, teleiofilia edo adingabeek pertsona helduekiko sentitzen duten erakarpena (altxa dezala eskua irakaslearekin inoiz maitemindu ez denak).

Kronofilia horien guztien barruan, gero eta ezagunagoa egiten ari den fenomeno baten inguruan hitz egin nahi dizuet; MILF fenomenoa, alegia. Ingelesezko hitz hori akronimo bat da eta zehazki, Mother I´d like to fuck (txortan egiteko moduko ama) adierazten du. Akronimo horrek badu bere korrespondentzia gizonentzat ere, nahiz eta seguru asko, kasu horretan ez den hain ezaguna: DILF (Dad I´d like to fuck edo txortan egiteko moduko aita).

Eta fenomenoaz ari naiz, pornografia-industriaren barruan garrantzi handia hartu duen zerbait baita, hainbesteraino non mota horretako edukien webgune nagusietan izen hori duen azpikategoria bat baitago. Azpikategoria horretan 40 urte inguruko amak diren emakumeak aurkezten dira. Kasu horretan, ama izatea baino adinarena da garrantzia duen alderdia. Horrela, MILF/DILF fenomenoaren barruan nahiko azkar ari da garatzen ugazamen/ugazaiten fenomenoa ere.

Baina zergatik erakartzen du gazte bat bere ama/aitaren adineko pertsona batek? Arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Normalean, MILF/DILF gisa aurkezten diren horiek pertsona erakargarriak, boteretsuak eta arrakastatsuak dira. Horrek segurtasun-sentsazioa eragiten die gazteei eta segurtasun-sentsazio hori, hein handi batean, erakargarri ere suerta daiteke. Sexuari dagokionez, pertsona helduek esperientzia handiagoa izaten dute, eta alderdi hori ere sexualki erakargarria izan daiteke gazteentzat.

40 urte baino gehiago dituen pertsona batentzat ere sexualki zirraragarria izan daiteke pertsona gazteagoekin harremanak izatea. Kasu horretan ere arrazoiak askotarikoak izan daitezke, baina bat nabarmenduko nuke: sexualki erakargarri sentitzen jarraitzea.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

2 Iruzkin
  • Ez dakit baina desira sozialki eraikitako zerbait da…agian gazteago batekin maitemintzen zara bere nortasunagatik…ezta? Badirudi gaixotasunaren lekuan jartzen dituzuela harreman horiek….

  • Parafiliak batzuetan nahaste mentalak dira eta beste batzuetan ez. Hori azaltzeko garrantzitsua da jakitea alde batetik parafiliak ditugula, eta beste alde batetik nahaste parafilikoak. Nahaste parafilikoak norberari edo inguruneari ondoeza eragiten duen parafilia da. Adibidiz pedofilia. Baina, parafilia bat ez da, berez, nahikoa nahaste parafiliko bat diagnostikatzeko. Beraz, buruko nahastea izateko garrantzitsuena ez da ekintza, baizik eta ondorioak eta parafilia hau bizitzeko modua. Beste alde batetik, parafilia kontzeptua, ezohiko objektu edo egoera baten bidez edozein bultzada, fantasia edo portaera azetzean datza.
    Beraz, hau azaldu eta gero ikus ditzakegu nola MILF/DILF kontzeptuak parafilia bat direla. Baina, nahaste parafilikoari buruz, kasu batzuetan izango da, eta beste batzuetan ez.
    Espero dut zure galderei erantzun izana. 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.